Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2026

Laudioko orkideak 2026. Memoria

Irudia
Neotinea maculata (Merindades)  Eguraldi sikuak baldintzatutako denboraldia izan da aurtengoa. Hala ere, ustekaberik ekarri ekarri izan digu.  Argi dago: beroaldiak gero era ohikoago, gero ta luzeago, gero eta beroagoak izango dira, beraz, sikateak hurrengo denboraldian zer ekarriko ez dakigu   baina moldatzea beste erremediorik ez dugu izango, landareak moldatuko diren legez (espero dezagun). Orkidea basatien populazioen jarraipena.  Berritasun inportate bi atzeman ditugu. Bata, Neotinea maculata espeziari dagokiona, Arraño-Goienurin  berretsi egin baitugu espeziaren presentzia, modu nahiko urrian bada ere; eta Arraño-Larran espezie honen populazio txiki baino esanguratsua (20 ale inguru)  topatu dugu.  Bestea, eta sarearen garrantzia azpimarkatu behar da kasu honetan ere, gure sarekide bati esker identifikatu baitugu  Epipactis genereko espezie bat Gardea inguruan. Itzala maite duen eta udaren atarian hazten den generoa gure herrian topatze...