Laudioko orkideak 2026. Memoria
![]() |
| Neotinea maculata (Merindades) |
Eguraldi sikuak baldintzatutako denboraldia izan da aurtengoa. Hala ere, ustekaberik ekarri ekarri izan digu. Argi dago: beroaldiak gero era ohikoago, gero ta luzeago, gero eta beroagoak izango dira, beraz, sikateak hurrengo denboraldian zer ekarriko ez dakigu baina moldatzea beste erremediorik ez dugu izango, landareak moldatuko diren legez (espero dezagun).
Orkidea basatien populazioen jarraipena.
Berritasun inportate bi atzeman ditugu. Bata, Neotinea maculata espeziari dagokiona, Arraño-Goienurin berretsi egin baitugu espeziaren presentzia, modu nahiko urrian bada ere; eta Arraño-Larran espezie honen populazio txiki baino esanguratsua (20 ale inguru) topatu dugu.
Bestea, eta sarearen garrantzia azpimarkatu behar da kasu honetan ere, gure sarekide bati esker identifikatu baitugu Epipactis genereko espezie bat Gardea inguruan. Itzala maite duen eta udaren atarian hazten den generoa gure herrian topatzea pozgarria izan da, momentuz 4 ale besterik aurkitu ez arren. Espezie zehatza ezin izan dugu zehaztu, bero latzak loratzea galarazi baitu, baina helleborine taldearen espezie baten aurrean egon gaitezkeelakoan gaude. Ea hurrengo denboraldian zehazterik dagoen.
Azkenik, ale berezien edota kalteberen babes lanekin jarraitu dugu landa garapeneko udal langileen laguntzarekin, egitura eta itxitura berriak ezarrita.
Topalaudiorekin elkarlana.
Laudion turismoa sustatzeko bulegoak interes handia agertu du gure ekimenekiko elkarren berri izan genuenetik. Bere web orrialdean, biodibertsitatea atala agertzen du, herriko orkidea basatiei lekua eginez. Interes hori azpimarkatzekoa da, naturaren babesean oinarritutako turismo arduratsua sustatzen duen heinean.
https://topalaudio.eus/biodibertsitatea/%20
Beste alde batetik, “Arabako herriak Amamengandik” Okondoko Inma Roiz idazleak sustatutako ekimena da . Herri bat hartu eta bertako amamen bitartez aurkezten dute. Horrekin batera, herri horretako hamar “ezinbestekoak” sartzen dituzte.Topalaudioren irizpidez, Laudio herriari eskeinitako atalean orkidea basatiak agertzen dira "10 ezinbesteko" zerrenda horretan. Gure herrian orkideetan dugun aberastasuna ezinbestekotzat jo izana zein natura ondareari leku duina ematea zinez txalogarria da . Web-a eta eskuorri txukun baten bitartez horren berri ematen dute. Horra lotura:
arabakoherriak.com/ezinbestekoa/orkidea-basatiak/
Laudioko orkidearoa 26: jardunaldiak
Hirugarrenez gauzatu dira Laudioko orkideen inguruko jardunaldiak (hemendik aurrera ORKIDEAROA). Aurten ohiko jardunez gain, bestelako ekintzen aldeko apustua egin genuen, beti ere ahalik eta Laudioko gizartearen esparru zabalenetara heldu eta gure natura ondarearekiko bestelako binkuloak bilatze aldera.
![]() |
| Identifikazio tailerra |
![]() |
| Formato handiko argazkien erakusketa Lamuza Plazan |
Jardunaldien balorazio orokorra oso positiboa izan da, halako dibulgazio ekintzek herritarren atxekimendua lortzen jarraitzen dutelako batetik eta bestetik, Laudioren irudia naturarekin lotuago agertzen delako gure mugetatik haratago. Udalaren prestutasuna bere hortan dela, hurrengo urteko Orkidearoaren prestaketetan hasiak gara dagoeneko.
![]() |
| Marrazketa tailerra |
![]() |
| Marrazketa tailerra |
BESTELAKO ESPERIENTZIAK EZAGUTUZ
Gasteiz Maiatzak 16-17
Teruel-go ingurune bezeri honetan (Sierra de
Albarracin y comarca) aurten bertako
orkideen inguruko jardunaldien 10. edizioa
burutu da. Albarracinen jardunaldien eskema beti da berdina:
hiru eguneko bi txandetan antolatuta, maiatzaren amaieran-ekainaren
hasieran bata eta uztaileraren hasieran bestea, txanda
bakoitzean espezie ezberdinak behatzeko aukera emanda. Guretzat
interesagarriena bigarren txanda izaten
da , bertan bakarrik eta sasoi horretan
hazten diren espezieak ikusketo
parada dagoelako, Epipactis generoko
hainbat bereziki. Aurten egokiera sortu
eta izena eman genuen, uztailaren 6-7-8 an burutu beharreko jardunaldien
txandan. Pausu honek bertako antolakuntza
eta ikerketa lana hurbiletik ezagutzea ahalbidetu digu , nahi gabe modu
berezian gainera.
![]() |
| Epipactis generoko bariabilitatea (Helleborine taldea-kleinii) Albarracin mendizerrako hartxingadietan |
Penintsula osoan gertatu beroaldiak Albarracinen ere eragina izan zuen eta uztaileko jardunaldiak bertan behera geratu ziren ofizialki. Hala ere, eta bertan egonda , behaketa gutxi batzuk egiteko aukera izan genuen, Jose A. Beneito adituaren eskuzabaltasunari esker:Dactylorhyza elata, Epipactis bugacensis, E. phyllantes, E. palustris, E. distans, E. cardina, E. tremolsii, E. helleborine, E. kleinii eta azken lau espezie hauen arteko hibridazioak. Tira urte txarra izanagatik ere, genero zail honetaz ikaspen asko ekarri genituen bertakoen abegikortasuna lagun. Mila mila esker José eta Begoña.

.jpg)







Iruzkinak
Argitaratu iruzkina