Laudioko orkideak: 2025ko memoria


 Urtearen amaiera hurbiltzen ari den honetan, sasoiak  emandakoari errepaso egiteko  garaia  gaineratu zaigu eta  beraz, horra hor azpimarkatzekoak izan diren gertakarietako batzuk.


ORKIDEA BASATI ESPEZIE BERRIAK ARRAÑO-LAMUZAN

Alde horretatik sasoi emankorra izan da oso, hiru espezie berri (bi udalerrian lehenbizikoz) identifikatu bait ditugu Arraño-Lamuzako eremuan.

  •  Ophrys insectifera  (aurretik  oso modu urrian Arraño-Larrean behatua)
  •  Ophrys speculum 
  •  Neotinea maculata

Ophrys speculum (Arraño)

 Arrañon ohikoa dugun eran, ale bakanak besterik ez direla agertzen , azienden kalteak ekiditeko eta  populazioak egonkortzeko helburuarekin   jarraipen berezia egingo diegu ale hauei. Aurten babes egitura berriak erabiltzen hasi gara ( Sarrera ikusi hemen ), emaitza ezberdinekin. Hortxe dugu erronka.


ARRAÑOKO ORKIDEAK II. JARDUNALDIAK

Makro argazkilaritza tailerra Arraño-Larrean

Martxotik ekainera arte luzatu da jardunaldien 2. edizioa eta  ohiko ekintzez gain argazkigintzari lotutako jarduera bi nabarmendu behar dira : makro argazkilaritza tailerra eta argazki lehiaketa. Gure herrian ekintza ez-ohikoak zirela eta  antolatzeko orduan arriskuak hartzen genituela jakitun,  aurrera egitea erabaki genuen, biodibertsitatearen zaintzara  herritarrak hurbiltzeko  tresna baliogarriak zirelakoan. Ausardia horrek erantzun positiboa eduki zuela esan beharra dago ,  biek ala biek emaitza duina izan zuten eta : 20 lagun parte hartu zuten tailerrean eta lehiaketara ia 90 argazki aurkeztu ziren . Pastelari ginda ipintzea izan da argazki finalistekin egindako  erakusketa birtuala, gure orkideen  edertasuna eta zaintza plazaratzen lagundu duena modu nabarmenean. 

IKUSI HEMEN :Erakusketa birtuala

Gainerako jardunek  parte hartze esanguratsua izan dute: identifikazio tailerra euskaraz, 9 lagun; identifikazio tailerra gazteleraz,11 lagun; orkidealagun txango komunitarioan 10 lagun. Tokiko hedabideetan izandako  zabalpena txukuna  izan da, Aiaraldea Gaur hamabostekarian agertutako erreportaia horren adibide: Aiaraldea Hemen


ERAKUSKETA BASERRITARREN AZOKAN

Arrañoko orkidea espezie batzuen  formato handiko argazki erreprodukzioak ikusgai egon ziren Aldai plazako  baserritar azokan, Udalak antolatutako loreen hilabetearen baitan  (SOSPARKEA ekimenak  eta Kukutze San Blas Elkarteak babestuta).


EUROPAKO ORKIDEA BASATIEN PESKIZAN

Espezie berriak ezagutzeko helburuarekin hainbat bidaia burutu ditugu, gehienetan nahiko emankorrak: Pirinioetara,  Kantauriar mendikatera , Badajozera, Algarve-ra, Malagara,...Besteak beste, honako espezie hauek miresteko aukera izan dugu:

  • Serapias perez-chiscanoi
  • Orchis X gennarii
  • Ophrys vernixia
  • Ophrys atlantica
  • Serapias strictiflora
  • Ophrys fusca malacitana
  • Gennaria diphylla
  • Listera cordata
  • Platanthera algeriensis

Listera cordata
                                         
Orchis x gennarii
                       
Serapias perez-chiscanoi
                                                        
Gennaria diphylla
               
Ophrys atlantica (Malaga)
               
Platanthera algeriensis (Pirineoa)
               



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Orkidea espezie alerik zaurgarrienetan babes egitura berriak

LAMUZA-ARRAÑOKO ZUHAITZAK: ASTIGARRA/ ÁRBOLES DE ARRAÑO-LAMUZA: EL ARCE

MIHURA: LURRA ETA ZERUAREN ARTEAN / El muerdago: entre el cielo y la tierra.