ARTADIA, GURE BASOA Nuestro bosque el encinar






Inguruotako baso naturaletan artadia dugu ezezagunena. Edonorrek emango dizu pagadi edota hariztiren baten berri baina artadirik… Egiari zor, gure Laudio humanizatu eta industrializatu honetan, basoetan erreferentzia nagusia pinu intsignis eta eukalitu landaketak diren honetan, orban txiki eta ale solte batzuk izan ezik berezko basoa ia desagertua dagoela esan dezakegu. Horrexegatik are harrigarriagoa da artadiaren gainean dagoen ezezagutza, batez ere gure inguruko berezko basoetan hurbilena eta zabalduena denean. 




Pinu eta eukalito landaketak nagusi Laudioko paisaian

Podemos decir que, con la excepción de algunos pequeños rodales y ejemplares sueltos, en nuestro entorno el bosque autóctono está desaparecido. Solo el encinar ha sobrevivido a esta catástrofe y a pesar de ello, quizás sea el bosque natural menos conocido



Artadia parketik gora
                                                                          

Artadi itxia

 Lehenik eta behin, esan dezagun, artadia artez osatutako basoa dela. Artea, haritzen familiako (Quercus ) eta hosto iraukorreko zuhaitza dugu, hau da, bere fruitua ezkurra da eta hostoak urte osoan mantentzen ditu. Egur onekoa izanik, oso erabilia izan zen ikazkintzan eta hori medio, desagertzeko zorian egon zen; soilik zuhaitz honek lurzoru pobre eta harkaitsuetarako duen zaletasunak erabateko desagerpena ekidin zuen , giza jardunetarako egokiak ez diren eremu horietan zabaltzean.

Arte hostoak

Arte kimu berrien  hostoak

Empecemos por recordar que el encinar es un bosque cuya su expresión máxima (bosque clímax) es la encina. La encina es un árbol frondoso de la familia del roble, esto es, da bellotas pero es de hoja perenne. Su leña es muy apreciada por su alto poder calorífico, cualidad que la convirtió en su principal enemigo, sobre todos en las épocas de gran demanda de carbón para ferrerías. Solo su afición por los suelos pedregosos ( sobre todo calizos), poco propensos para la actividad humana, le ha salvado de su desaparición.


Artea
Artadia gurean, bizi dugun giro atlantikoan (Laudio eta kantaurialde osoko klima) harribitxi botanikoa dugu, izan ere, baldintza klimatologikoen arabera, mediterranear eremuko landare komunitatea litzateke. Izoztaroetan du jatorri fenomeno honek, arteak itsasoaren epelaren bila desplazatu zinerekoetan. Geroztik, klima atlantikoaren eraginpeko landaretzan irla baten moduan geratu ziren, artadi kantauriarra izeneko landare komunitatea osatuz. Grafikoki esateko, Laudion, Busturian zein Liendon topa dezakegun artea eta Espejon, Lizarran zein Huelvan topa dezakeguna ez dira igual-igualak. Aipatu bitxikeri bioklimatiko haren ondorioz, Quercus ilex (artearen izen zientifikoa) espeize bakarra zena, bi subespezietan banatu zen iberiar peninsulan: Quercus ilex ilex (“iparraldeko artea”) eta Quercus ilex rotundifolioa (“carrasca”). Jakina, subespecie bakoitzak antzekoak bai baina igualak ez diren bi baso mota ezberdin garatu zituzten eta kokapenaz gain, baso horien osaketak esango digu zertaz ari garen gehienbat, arte mota biak bereiztea ia ezinezkoa delako



Otxar basatia

El encinar en nuestro entorno climático (clima atlántico) es una curiosidad botánica, pues en si se trata de una comunidad vegetal que corresponde al clima mediterráneo. El caso es que en las glaciaciones la encina buscó ambientes más cálidos cerca del mar y allí se quedó, a modo de isla rodeada de vegetación típica atlántica, formando lo que se han venido a llamar encinares cantábricos. Gráficamente, diríamos que una encina de Laudio, Bermeo o Liendo no es la misma que una de Espejo, Lizarra o Huelva. Botánicamente, Quercus ilex (nombre científico de la encina), se dividio en dos: Quercus ilex ilex (“encina del norte”, la nuestra) y Quercus ilex rotundifolia, la “carrasca”.


Burbuxea, gurbitza



Laudioko herrigunean, gure etxeetan sartuta kasik, artadi kantauriarraren orbanak egon badaude, Kukullu mendian, Larran eta Bitorikako kanteran besteak beste; orbana baino gehiago, baso entitate hartuta, nabarmentzen dira Lamuza-Arrañokoa eta Ermualdean zabaltzen den zuhaiztia, Arabako artadi kantauriarrik azpimarragarrienetakoa dena.


Endelarra

Como decimos, en Laudio tenemos encinar a las puertas de casa, en pequeñas manchas como en Bitorika, Kukulu o Larra; y como masas de cierta entidad, en Lamuza-Arraño y Ermu-Santa luzia, esta último quizás el encinar cantábrico más importante de Araba.

Txorbeltza


Lamuza-Arraño eremuan, Parkearen goiko aldean, mendi mageletik gora egin ahala, lorategi-zuhaitz bilduma hutsa izateari utzi eta baso itxura hartzen hasiko da. Azken hamarkadetan aldatu diren zuhaitz espeziez osatutako baso zabala izango da hasieran, berezko oihanpe aberatsarekin. Oihanpe horrek Arraño mendian berez hasten den jatorrizko basoarekin du zerikusia, artadi kantauriarrarekin hain zuzen ere.


Gartxua
 
En el caso de Lamuza –Arraño, en la parte alta del parque, la colección de árboles toma aspecto de bosque gracias a las repoblaciones realizadas en las últimas décadas. Bajo esta cubierta se ha ido formando un rico sotobosque, que responde al encinar cantábrico, el bosque natural de este entorno.


Erratza

Erramue, ereñotza





Arrañoko lurzoru harkaitsuan, artadia ez dago oso garatua eta soilik oso eremu murritzetan osatzen du baso trinkoa. Hauetan , artearekin batera, hosto iraunkorreko zuhaixkak agertzen dira, erramua, burbuxea, txorbeltza eta gartxua esaterako. Endalar igokariak ehundutako oihanpe ilun eta zeharkaezinak nezkez utziko du tarterik landare espezie gehiagorako. Erratza eta otxar basatia dira bakarrenetakoak. 


Ipurua



El encinar no está muy desarrollado en Arraño y solo en pequeñas zonas llega a formar un bosque denso, acompañado por arbustos también de hoja perenne, como aladiernos, labiérnagos, laureles y alguno esporádico borto. Aquí, la trepadora zarzaparrilla, teje impenetrables cortinas en las cuales solo encuentran hueco duras especies rastreras como el rusco y la rubia. En cuanto aclara el bosque, no será difícil encontrar arbustos de hoja caduca como el avellano, espino blanco o endrino.


Elorri beltza, basarana
 Baina landare multzo gotor horretatik kanpo, larre zabal eta argitsuetan, ipurua da (mediterraneo aldeko espezie tipikoa) jaun eta jabe, Arrañoko paisaia ezaugarritzeraino. Ondoan izango ditu hurritza, elorri zuria eta basarana bezalako zuhaizkak eta  Arrañoalde izeneko inguruan, ipuruekin batera gorosti ale zenbaiten agerpen ikusgarriak berez anitza den eremua aberastuko du. Laster batean
hamarnaka lore espeziekin gozatzeko aukera izango dugu  eta bertako orkideen ederrak ahobete hortz utziko gaitu beste behin ere.

Gorostia


En la zona de pradera, zona de pasto para los últimos rebaños, domina el enebro, especie típica mediterránea que forma un singular paisaje. El colofón a toda esta diversidad, son los numerosos pies de acebo (nos sorprenderá el tamaño de alguno), que jalonan la ladera SE-S de la cima de Arraño, y donde no muy lejos lucen porte las encinas de mayor envergadura del entorno.






Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

TXINAKO SITSA, EZPELAREN MEHATXU LARRIA/ La polilla de China amenaza el boj de nuestros jardines y bosques

ARRAÑO-LAMUZAKO ORKIDEAK/ Orquideas en Arraño-Lamuza