ARRAÑO-LAMUZAKO ORKIDEAK/ Orquideas en Arraño-Lamuza

Serapias lingua


Urtebete pasa da Lamuza-Arrañoko landare aniztasunari erreparatzen hasi genionetik, horretan orkidea espezieen aberastasuna nabarmentzen zelarik.   Aberastasun haren berri ematen hasteko Arrañoko orkideen argazki bilduma xumea argitaratzea izan zen lehen urratsa, Aiaraldea Gaur agerkari digitalaren laguntzarekin. 

Serapias parviflora

Un año después de publicar una selección  fotográfica con orquídeas silvestres del entorno de Lamuza-arraño gracias a la ayuda  Aiaraldea Gaur, continuamos aprendiendo más cosas sobre estas bonitas y peculiares flores, hemos conocido nuevas especies, ha aparecido alguna peculiaridad...por  lo que aquella primera colección pedía una revisión. Como entonces, volver a remarcar el carácter no científico de esta  aportación que solo pretender ser una aproximación a este fascinante mundo.

Serapias cordiguera

Esan bezala, urtebete beranduago gure txokoko orkideekin txundituta jarraitzen dugu, ikasten jarraitzen dugu alegia:  espezie gehiago agertu  dira, batzuk oso bereziak, eta ziur gehiago agertuko direla. Hortik, argazki bilduma  hura berriztearen beharra  eta, blogaren hedapena aprobetxatuz, basa orkideen edertasunaren berri ematen jarraitzea.  Aurrekoan bezala, argi gera dadila, ekarpen hau gure inguruko orkideen mundura hurbiltze hutsa besterik ez dela, izaera zientifiko  gabekoa, eta hortaz, zer  aldatu eta hobetu izango duena. 
Ba bai, oraindik orain jendeak galdetzen jarraitzen  duelako: Orkideak??  Ez al dira tropikoko oihanetan jatorria duten loredendetako (IKEA-koak oso modan ipini dira) lore ikusgarri horiek? Bai eta ez; zeren gure inguruetan berez hasten dira hamanarka orkidea espezie, tropikoetakoak bezain ikusgarriak (normalean tamainan txikiagoak).  Orkideazeoak  landare familia handienetakoa dugu, Europan  oso zabaldua.

Cephalanthera damasonium

Porque la gente sigue preguntando: ¿orquídeas? ¿No son esas flores  que vende Ikea ? Pues si pero también no , porque en Euskal Herria crecen decenas de especies de orquídeas silvestres. Las orquideaceas son  una familia  muy común en Europa, que al igual que las de origen tropical, son de una extraordinaria belleza, solo que en general, de menor tamaño.

Anacamptis pyramidalis

 Biologia bitxiko  landareak dira,  izaki bizidunen eboluzio eta adaptazio bizkorraren eredu harrigarria, polinizazioa errezteko loreek hartzen dituzten estrategiak  direla eta. 

Himantoglossum hircinum

Orkidea  hitza grezierako orchis-tik dator, eta barrabila esan nahi du, sustraietan izaten dituzten koxkorrei (bi normalean) errenferentzia eginez. 

Orchis italica

Las orquídeas son unas plantas de curiosa biología por las estrategias que desarrollan para  atraer a los insectos que deben favorecer su polinización. Su nombre proviene de Orchis, “testículo” en griego, haciendo referencia a los bulbos que presentan sus raíces.

Orchis purpurea

Lore bakoitzetik milaka hazi sortzen dira baina bakan batzuk besterik ez dute aurrera egingo, erneketa gauzatu ahal izateko onddo batekin elkartu behar direlako.

Arraño-Lamuzan 7 orkidea genero aurkitu ditugu orain arte (ezaugarri komunak dituzten espezie taldea da generoa), 16 espezie barnebilduz. Gure orkideen mundua ezagutzen haste aldera, 7 genero horietan, hiru azpimarkatzeko modukoak dira. Horretarako, aroa kontutan hartuko beharko dugu, martxotik ekainera orokorrean.

Orchis anthropophora (Aceras anthropophoprum)

En el entorno de Arraño-Lamuza, hemos encontrado 7 géneros  que reúnen a unas 16 especies. Entre estos géneros destacan 3 por su variedad y curiosidad. Deberemos de tener en cuenta su época de floración para observarlas, de marzo a junio en general.

Orchis mascula

Ophrys generoak esaterako,   inguruotako orkidearik esanguratsuenak barnebilduz,  polinizatu behar dituzten insektuen forma ikusgarriak hartzen ditu, erlaztarrak kasu honetan.  “Sexu ziria” ala “sasikopula”-ren bitartez bilatzen  da polinizazioa: labeloak (lorearen ezpain nabarmena) erlaztar emeen ezaugarriak (itxura, forma eta usaina) imitatuz  arrei ziria sartzen saiatzen da lorea. Arrak ninfetatik irteten lehenak dira eta gogotsu ekiten diote gezurrezko emeekin kopulatzeari. Arrañon, espezie hauek topatu ditugu: O. tenthredinifera, O. apifera, O. scolopax, O. sphegodes  eta O. lutea, zein baino ikusgarriago.

Gymnadenia spp.

Entre las orquídeas silvestres de nuestras zona destacan las “ophrys”, por la peculiar forma de su labelo (la parte más destacable), que imita la forma, el tacto y hasta el olor de las hembras de abejorro, con el objeto de “engañar” a los machos para que “copulen” (falsa cópula) y garanticen la polinización. Cinco tipos de ophrys hemos podido observar en Arraño.

Ophrys apifera

Beste  genero nabarmena Orchis-ena da, labelo antropomorfodun orkideak biltzen dituena, gizaki formako ezpaina harrigarriro osatzen duten loreak alegia. Gure inguruan espezie hauek topatu ditugu: O. mascula, O.purpurea, O. anthropophora (Aceras anthropophorum) eta O. italica, azken hau salbuespenzko  kokapena eskeiniz.

Ophrys tenthredinifera

Otro grupo es el de las “Orchis” cuyo labelo toma sorprendentemente forma humana. En Arraño, este genero tiene  4 especies.

Ophrys scolopax

Azkenik,  Serapias-en  taldea aipagarria da, oso ugaria baita. Sexu erritoekin lotuta dagoen Serapis jainko egiptoarrean jatorria omen du izenak eta orkideen balizko  dohain    afrodisiakoei erantzungo lieke forma erotikoa duen eta   "iseka" egiten digun loreak. Bestetik, lore honek insektuak erakartzeko garatu duen abilidadetako bat azpimarkatzeko modukoa da: kanpoko giroaren eta lore barrukoaren arteko  tenperatura aldea 3º C-takoa izan ohi da, intsektu batzuek gaua pasatzeko aprobetxatzen dutena. Hiru serapia mota errez ikusiko ditugu Arrañoko larretan: S. cordiguera, S. parviflora eta S. lingua.

Ophrys lutea


Por ultimo destaca el género Serapias, muy común en nuestra zona y cuyo nombre tiene origen en el dios egipcio Serapis,  relacionado con ritos sexuales, quizás respondiendo a los poderes afrodisíacos atribuidos a algunas  orquídeas o a su erótica y provocativa forma. En Arraño podemos distinguir al menos 3 tipos de Serapias.

Ophrys sphegodes

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

TXINAKO SITSA, EZPELAREN MEHATXU LARRIA/ La polilla de China amenaza el boj de nuestros jardines y bosques

ARTADIA, GURE BASOA Nuestro bosque el encinar