KARDABERETAN

 EGUZKILORE TXIKIA Carlina vulgaris

 Gazteleraz/ Castellano

Ekainetik aurrera Arrañoko larreek bestelako itxura agertzen dute, ordurarte belar berde goxo eta  lore ederrez jantzitako landak,  sasi, asun eta kardaberaz beteta azaltzen  bait dira. Landare  horiek ez dira bereziki ederrak eta Arrañoko larreek jasaten duten  erabilpenen ondorioa besterik ez dira. Ezin dugu ahaztu gure mendi kutunak  jasaten duen giza presioa: hiri gune garrantzitsu batetik oso hurbil, herritarren aisialdirako gune esanguratsua eta horretaz gain, herriko  abeltzantza gunerik erabilena. 


ARMIKA Eryngium campestre 


ASTALARRA Dipsacus fullonum 

Giza jardunek ondorio ezberdinek dituzte, hala nola, lurzoruaren eraldaketa, nitrifikazioa,  pobretzea eta gai nutritiboen galtzea… eta  baldintza hauen zaleak diren  espezieak erakartzen dituzte (landare nitrofiloak, landaretza erruderala, espezie inbaditzaileak,e.a.)  eraldatutako lurzoru horiek okupatuz. Espezie hauen artean  kardaberak nabarmentzen dira.


ASTAKARDUA Cirsium vulgare 


LUBEAZUNA Centaurea calcitrapa 

Lore arraro samar dituzten  arantzadun landare handiak izaten dira kardaberak,  gehienak asterazeen familiakoak eta akenio formako fruitua dutenak (hazi hegalariak). Erabilpen ugari dituzte bai jaki goxo bezala (orburuak besteak beste), bai sendabelar moduan eta ondorioz zenbait lekutan landare oso estimatua da,  Eskozian esaterako, non nazio ikurra den. Itxura ez abegikor horren atzean   xarmarik 
badago beraz,  degratatutako lurzoru baztertuetara  lotzen  badugu ere.


KARDABERAIZKA  Scolymus hispanicus 

Arrañoko mendian ekaina eta iraila bitartean kardabera espezie zenbait agertzen dira (8 espezie antzeman ditugu) eta baten bat aipatzearren, eguzkilorearen genero bereko Cardina vulgaris aipatzeko modukoa da, bere ahizpa ederraren antz handia duena. Bestetik, kardaberaizka izeneko  landareak zabalpen handia du Arrañon ( beren tamaina handi eta lore hori ikusgarriei esker errez identifikatuko duguna) sendabelar moduan oso erabilia eta ospe handiko jakia Andaluziako lurretan.


Carduncellus mittissimus

Galactites spp.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

OKELURI BASERRIKO SAUKU UKENDUA/ Ungüento de sauco del caserío Okeluri

MIHURA: LURRA ETA ZERUAREN ARTEAN / El muerdago: entre el cielo y la tierra.

LAMUZA-ARRAÑOKO ZUHAITZAK: ASTIGARRA/ ÁRBOLES DE ARRAÑO-LAMUZA: EL ARCE