Mezuak

LAUDIOKO NATURA ONDAREA (Arrañoko orkideak babestu, miretsi ahal izateko II)

Irudia
Orchis italica alea Arrañon, 2021eko Maiatzean. Abereek jan aurreko argazkia Gazteleraz / En castellano   Denbora generaman kontuarekin bueltaka, kezkatuta, Arrañon hazten ziren orkidearik babesgabeenak   babestu   nahiean, egun batetik bestera janda agertu ala  arrastorik gabe desagertzea ekidite aldera. Erreferentziarik ez genuen eta ausardia apur batek bultzatuta, lanari ekin genion. Burdinezko barillak, untxientzako sarea   eta   landarearen ezaugarrien eta hauskortasunaren berri ematen zuen karteltxoa prestatu genituen. Eta  hortxe paratuta geratu ziren,   Arrañon erruz dabiltzan aziendeen eta jendearen jokaeraren beldurrez, baina helburua neurri handi baten lortu   izanaren sentzazio atseginarekin: loreen edertasuna gozatzeko aukera eman,    herriko   natura ondarearen inguruan senstzibilizazioa zabaldu   eta are inportanteagoa dena, landare hauen populazioa egonkortzeko eta sendotzeko saioa… Itxidurak ezarri eta gut...

ZERGATIK HILTZEN ARI DIRA ARRAÑOKO ZUHAITZAK?

Irudia
                                                                               BIDEOA Gazteleraz / En castellano      Iazko udazkenean konturatu  ginen   Arrañoko zenbait lekuetan zuhaitzak   modu misteriotsuan hiltzen ari zirela. Hasiera batean erabat   ihartuta   agertzen ziren,  sustraiaren lepoa ahalduta lurra jotzen amaitu arte. Tximistak ala azidoren batek erasotuta ziruditen. Horrela gertatu zen   Arrañoko gainetik hurbil zeuden 30-40 urteko bizpahiru astigar zuri (Acer pseudoplatanus) alerekin , baina zuhaitz gehiagori gertatu  zitzaiola ohartu ginen.        Arbolazaintzan aditua diren laudioar batzuekin kontsultatu genuen eta hipotesi batzuk bota zituzten: balizko lehorte bati eg...

ARRAÑOKO ORKIDEAK BABESTU, MIRETSI AHAL IZATEKO

Irudia
                   Gazteleraz / En castellano  Badira hiru urte herriko txoko eder honen natura aberastasuna balioan ipintzeko ekimen ezberdinak martxan ipini genituela.  Zalantza barik,  Arrañoko aberastasun horren ikur nagusienetakoa  orkideak dira, izan ere,  udaberriero  lore familia eder  honen hogei ezpezie inguru hazten bait dira  bertako larreetan ,  berezi-bereziak horietako batzuk. Blog honetan sarritan   izan dugu hizpide orkideak eta   espezie batzuen inguruan aritu izan gara, beti ere loreon kalteberatasuna   agerian utziz. Zaugarritasun hori are agerikogoa suertatzen da arriskuan dauden espezieak direnean. Gurean, bi espezie dira (zein baino ederragoak) mehatxatutako landareen zerrenda gorrian daudenak:   bata, Orchis italica, espezie kaltebera bezala katalogatuta; Himantoglossum hircinum  bestea , ”espezie bakanak” atalean agertzen dena.   https:/...

EUKALIPTOA GUREAN / Y aquí también más eucaliptos

Irudia
     Gure inguruetan topa dezakegun zuhaitz espezierik exotikoena dugu eukaliptoa. Izan ere, Australian du jatorri eta  zuhaitzaren atalei zein sortzen duen  baso giroari erreparatzea besterik ez dugu, arraro xamarra dela konturatzeko, lekuz kanpo dagoela pentsatzeko. Landare exotikoak  topa ditzakegu loredenda batean, parke edota jardn botaniko batean, apaingarri, bildumazaleen gozamenerako baina baso ustiaketa bihurtzea arriskutsua suertatu daiteke bertako naturarentzat. Inork imagina ditzake gure mendiak palmondoz osatutako basoez jantzita eta zelako eraginak ekarriko zituen gure natura eta paisaiarako?  Esagerazio honek balio lezake, eukaliptoaren problematikaz jabetzeko.      El eucalipto es la especie arbórea más exótica de nuestro entorno. De hecho, su origen está en Australia y sólo hay que fijarse en sus hojas y tronco o en el ambiente forestal que genera, para darse cuenta   que está totalmente  fuera de lugar. P...

ARRAÑON GOROSTIDIA OTE? / ¿Un acebal en Arraño?

Irudia
Gabonak pasa berri ditugula, une egokia izan daiteke jai kristau hauen ikur nagusi baten inguruan aritzeko, gorostiaz alegia. Izan ere, ikur izate horren ondorioa izan zen duela hamarkada gutxi batzuk gorostia gure basoetatik desagertzeko zorian egotea eta mehatxatutako landareen zerrendara pasatzea. Zorionez, egoera aldatu da eta gorostia babesteko legeetaz haratago, espezie hau babesteko herritarren sentsibilitatea handiagoa da eta egun, inork ez du gorostia ebakitzen. Egoera aldatze horrek ere ekarri du gorosti zuhaixkak eta zuhaitzak gure mendietan erruz ikustea, garai batean espezie honek izan zuen garrantzia agerian utziz. Eta adibide oso argia dugu Arrañoko mendian. Ahora que acabamos de pasar las Navidades, puede ser un buen momento para hablar sobre el acebo, todo un icono  de estas fiestas cristianas.  El hecho  de que   hace unas pocas décadas   el acebo estuviera a punto de desaparecer de nuestros bosques y pasara a la lista de plantas amena...