“Hormetako belarrak”/ “Yerbajos en el muro” (1)


MURRUNTZA, Cimbalaria
Lamuza parkea sortu zenean, eremu pribatua izanda,  harresiz itxi zuten. Horretaz gain, parkea egituratu  eta Arrañoko maldako ezpondak eusteko, harrizko zenbait  horma eraiki ziren. Gaur egun egitura horietako asko bere horretan dira, nahiz eta alde batzuetan desegiten edo egoera txarrean egon.

 Siendo el parque parte de un   recinto privado, todo su contorno fue rodeado por un muro de piedra. Además, la zona ajardinada fue ordenada con muros y paseos,  motivos decorativos y estructuras de sillería o mampostería, que también servían como sujeción de taludes. Hoy día todavía se conservan muchas de estas estructuras, aunque la verdad es que algunas están en mal estado.

EBAGI BEDARRA,Ombligo de venus


 Horma horiek landare  askoren bizilekua dira eta  halako leku pobreetan (bizitzari begira mortuak, lur eta urik  gabekoak),   espezializatutako landare,    espezie oportunista, igokari eta kolonizatzaileen haziek    ernaltzeko  beta  aurkitzen dute,  haizea eta uraren laguntzarekin. Espezie batzuek  alde ospeletan  giro egokia izango dute;  besteitzuek aldiz, eguteretan. 

Todos estos muros dan cobijo a gran  número de especies vegetales, plantas adaptadas a este pobre (hablando del sustrato)  medio, especies  oportunistas, trepadoras y colonizadoras. Unas preferirán el lado soleado y otras la sombra.

                        Cymbalaria muralis MURRUNTZA Cimbalaria

MURRUNTZAren lore txiki eta ederrek janzten dituzte gure horma martxoaren erdialdetik aurrera. Bitxikeria moduan aipatu daiteke, bere hazien sakabanaketa ez duela haizeak egiten espero zitekeen moduan, baizik eta urak. 
Las pequeñas y bonitas flores de la CIMBALARIA adornarán nuestros muros a partir de marzo. Cymbalaria muralis MURRUNTZA Cimbalaria


Umbilicus rupestris EBAGI BEDARRA Ombligo de Venus

Itxura xelebreko landare zukutsua da EBAKI BEDARRA eta oso estimatua  sendabelar moduan: azaleko zauri, urratu eta erreduretarako erabilia da.
El OMBLIGO DE VENUS es una planta suculenta que goza de gran reputación dentro de la medicina popular.




Asplenium trichomanesEBAGI BEDARRA, culantrillo 

IRATZEAK landare oso primitiboak dira eta euren ezaugarri nagusia da lorerik ez dutela (kriptogamoak). Ugalketa prozesua esporen bitartez hasten dute. Espezie batzuk murruetan hasten dira eta gurean, tamaina ertaineko (10-20 cm, zabalera osoa) hiru espezie hauek errez ikusiko ditugu.

Los HELECHOS son unas primitivas plantas que carecen de flores y se reproducen por esporas. La mayoría tienen propiedades medicinales y será fácil ver alguna de estas tres especies de tamaño medio.

Soroak (espora zakuak)



Asplenium ceterach,Xardin-belar horia, doradilla

 Polypodium interjectum,Haritz-iratzea






Erigeron karvinskianus MARGARITA CIMARRONA
erigeron: Urrunetik Pitxilora ematen du baina hurbiltzean konturatuko gara zer ikusirik ez dutela. Honek landak baino, hormak ditu gustoko, Aldaikoerrekako alboetako paretetan esaterako.
La llamada MARGARITA CIMNARRONA  parece   una txiribita, pero si nos acercamos un poco, comprobaremos que no lo son. Prefieren la verticalidad de los muros antes que la horizontalidad de la pradera. La vemos a partir de abril tapizando las paredes de Aldaikoerreka.



Fragaria vesca ,MARRUBIA , fresa silvestre
Hormen zirrikituetan ikusiko ditugun landare bi hauek antza izugarria dute baina guztiz bestelakoak dira. MARRUBIA, “maiukia” oso ezaguna da. Erreparatu petaloei, POTENTILLAk  muxarratuak ditu eta.
Veremos las dos en paredes y alrededores, se parecen mucho pero solo son primas lejanas. Una da FRESAS y la otra no. También en los pétalos de sus flores podemos diferenciarlas: la POTENTILLA los tiene escotados.
Potentilla sterilis, FALSA FRESA





Hedera helix, HUNTZORRIE, HUNTZA,Hiedra
Landare igokaririk ospetsuena. Modako  erromeria talde baten izena. Azaleko gaitzetarako ona omen.
Una de las trepadoras más comunes. Su nombre en euskera es el de un grupo musical de moda. Se utiliza para enfermedades de la piel


Parietaria judaica  HORMA BEDARRA Parietaria
Ez da landare bereziki ederra  HORMA BEDARRA: lore nimiñoak ditu eta   hautsak itsusiagotu egin ohi du, hormaren kolorea hartuz. Baina petrikiloek estimu handian duten belarra da. Bereziki, tentsioa jeisteko oso ona omen da.

Veremos  a la PARIETARIA en cualquier muro: su nombre lo dice todo. Con unas microscópicas flores blancas, no es especialmente  bonita, menos cuando cubiertas de polvo cogen el color de la pared. Pero es  muy estimada por l@s curander@s. Entre sus propiedades destaca el de  bajar la tensión.




Ez dira gutxietsi behar beraz murruetako landareak, ekosistema txikia baina berezi baten parte bait dira,  ederrak  eta sendagarri osagaietan aberatsak.
Ugariak  dira hormeetan hasten diren landare espezieak, eta lehengo hurbilketa moduan,  bakan batzuk ezagutzen hasiko gara.

 Así, no deberíamos de minusvalorar estos pequeños ecosistemas que son muros y paredes,  terreno de transición entre la humanización y la  naturaleza,  huerta-botica natural  y  popular con numerosas plantas de propiedades medicinales. Sirva esto de aproximación para empezar a conocer algunas de ellas.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

TXINAKO SITSA, EZPELAREN MEHATXU LARRIA/ La polilla de China amenaza el boj de nuestros jardines y bosques

ARRAÑO-LAMUZAKO ORKIDEAK/ Orquideas en Arraño-Lamuza

IRA-ILA: IRATZEEN HILABETEA. A propósito de septiembre-iraila, mes de los helechos.