TXINAKO SITSA, EZPELAREN MEHATXU LARRIA/ La polilla de China amenaza el boj de nuestros jardines y bosques


Lorezaintzaren historian ezpela  oso espezie erabilia izan da   lorategiak, hesiak eta egitura apaingarriak  egiteko bere ezaugarriak direla eta: hosto  iraunkor eta finak,  inausketak ondo jasaten dituen zuhaixka erresistentea.

Muturreko saneatze inausketak/ podas extremas de saneamiento

El boj es una especie muy utilizada para hacer estructuras decorativas y de complemento arquitectónico en jardinería. Ingrediente imprescindible de los palacios aristocráticos, desde Versalles hasta Arnaga, pasando por nuestro parque de Lamuza.  Además  se trata de una especie autóctona, típica del sotobosque  de la vertiente mediterránea  ( esto es, al sur de Gorbeia y Gorobel-Salbada), siendo  un caso raro dentro de la jardinería tradicional, en la que predominan las especies exóticas.



Oso espezie  erabilia izanagatik ere, landare aloktonoak nagusi diren ingurutako lorezaintza jokamoldeetan sabuelpena da ezpela,   bertoko landarea baita: Euskal Herriko mediterranear isurialdean berez hasten da, Gorbeia eta Gorobel-etik hegoaldera alegia, baita Pinirioan ere. Jauregi aristokraten lorategietan ezinbesteko osagaia izan da ezpela, Versalles  ezagunetik Kanboko Arnagaraino, gure Lamuza parketik pasatuz.  Parkeko sarreran ditugu ezpelarekin egindako  hesiak, lore talde ezberdinak barnebilduz irudi apaingarriak osatzen dituzten egitura tipikoak.  Baina badira ezpelezko hesi gehiago parkean, San Rokerako eskaileretara joateko  pasabidean, kasino aurrean eta Frontoiko sarreran esaterako.

Hastapeneko kalteak/ Primeros síntomas

Quizás nos  hayamos fijado en los  setos de boj (entrada al parque, acceso a escaleras de San Roque,  al lado del casino, entrada al frontón) que hay en el parque  y que en el último año sufren diversos daños: hojas comidas, plantas secas, podas extremas, aparición de gusanos y especie de telarañas,…

Beldarra/oruga

Duela urtebete ingurutik hona, hesi hauei errepatu badiegu,  kalte antzeman ahal izan ditugu: hesi osoaren lehortzea, udal lorezainek egindako inausketa zorrotzak, hostoak janda, amaraun antzeko zera batzuk,… Kalte  horiek azalpena daukate eta  azken hamarkadan Europa osoan zehar ezpelari (lorategikoari zein naturalari) eragindako izurrite batean dago: Cydalima perspectalis, Txinako sitsa edo ezpelaren beldarra. Duela 4 urte iberiar penintsulan detektatu  zen lehenbizikoz, Galizan , non parke batzuk itxi behar izan ziren, artatu bitartean.

La responsable de estos daños es una plaga de la llamada polilla de China o gusano del boj (Cydalima perspectalis), un defoliador que lleva más de una década afectando a setos  de jardin y poblaciones naturales de boj  en todo Europa., y cuyo origen  está al parecer  en la importación masiva de planta de boj desde China.

Tximileta/mariposa
Argazkia: By Didier Descouens - Norberak egina, CC BY-SA 3.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=33203392

Sitsa honen beldarra hostojale asezina da, eta batzuetan zurtoinak ere jan egiten ditu, landarearen heriotza azkartuz. Gainera ziklo biologiko bizkorra eta emankorra du oso, urtebetean 5 belaunaldi emateko gai da eta. Beraz, izurrite honen ahalmenak mehatxu larria suposatzen du, bai lorategietako hesietarako (aipatu bezala, asko hondare historiko-arquitektoniko garrantzitsuen parte) bai ezpelaren populazio naturalei, ondorio ekologiko larri eta neurtuezinekin. Horrela gertatu da, Europan, Suitza eta Frantziako mendiguentako basoetan . Adituen ustetan, garai batean Txinatik inportatutako landareetan egon daiteke izurritearen zabalpena.


Kalte larriak/Graves daños

El gusano de esta polilla es muy voraz, llegando incluso a atacar el tallo de la planta y  acelerando   su muerte. Además su ciclo biológico  es muy rápido, capaz de dar 5 generaciones en un solo año,  convirtiéndola en una grave amenaza, de especial transcencia ecológica en caso de afectar a masas naturales. 

Beldar jatunak/voraces orugas

 Gurean ere,  sitsa honen kontrola zaila da,  arerio naturalik ez du eta ezagutzen den bakarra Asiako listorra da, hots, beste espezie inbaditzailea. Artatze eranginkor baten lehen pausua berehalako detektatzean omen datza eta horretako fenomona tranpak erabiltzen dira (emeek arrak erakartzeko duten gai usaintsuak dira feromonak,) lehen bait lehen detektatzeko. Ondoren hainbat zaintza erabiltzen  dira, gai biologikoekin (bakteriak, parafina olioa, azadiraktina…)  gai kimikoekin (piretroideak) zein saneatze inausketekin.

En Galicia, por donde penetro en la península ibérica hace 4 años,  se ha llegado a cerrar parques, para su tratamiento. Este no es nada fácil, porque además la polilla no tiene depredadores naturales (solo se le conoce uno, la avispa asiática). La clave debe estar en su pronta detección, para lo que se utilizan trampas  y una vez detectada, hay varios tratamientos con diferentes resultados: unos biológicos (bacterias, aceite de  parafina,…), otro químicos (piretroides) y otros mecánicos (podas de saneamiento).


Hesia zeharo kaltetuta/ Seto gravemente dañado

Laudioko udal lorezainek  saio ezberdinak  egiten ari dira  gai horiekin guztiekin,  eta emaitzak ezberdinak izaten ari dira: hil diren landareak egon badaude eta berpizten ari direnak ere. Erakundeen arreta eskatzen duen mehatxu larria zalantza barik.

En el parque de Laudio,  los jardineros municipales están haciendo seguimiento y aplicando varios de estos tratamientos, con desiguales resultados. Esperemos que estos vayan teniendo su efecto.


Landare gaixoaren Inausketa ondorengo kimu berriak, osansuntsu/ Brotes nuevos y sanos en una planta enferma podada.  

Eskerrak Koldori bere laguntzagatik.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

ARRAÑO-LAMUZAKO ORKIDEAK/ Orquideas en Arraño-Lamuza

ARTADIA, GURE BASOA Nuestro bosque el encinar