ARRAÑOKO ORKIDEAK 2023

    Denboraldia hilabete pasa hasi zela (Ophrys lupercalis agerpenarekin), eta dagoneko gure mendi kutuna kolorea hartzen doa. Pasa den astean, modu herabean bada ere, zenbait espezie ikusteko parada izan dugu: Orchis mascula, Ophrys sphegodes eta Ophrys lutea... egunetik egunera handitzen joango den zerrenda. Urtero bezala, denboraldiak  ekarriko dituen berritasunak ikusteko irrikitan gaude, berriak egon egongo direlako jakitun. Horri begira eta interesa agertzen duen orori behaketak errezte aldera, fitxa-gida berria argitaratu dugu, lagungarria izango duzuelakoan. Aurrekoan bezala, Arraño-Lamuzako espezieak agertzen dira baina aurten urrats bat gehiago eman nahi izan dugu eta laster batean, Arraño-Larreako orkidea espezie fitxa-gida eskuratzeko moduan izango da. 

Disfruta ezazue!

ARRAÑOKO ORKIDEAK 2023 ( Fitxa-gida DESKARGA)

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

OKELURI BASERRIKO SAUKU UKENDUA/ Ungüento de sauco del caserío Okeluri

MIHURA: LURRA ETA ZERUAREN ARTEAN / El muerdago: entre el cielo y la tierra.

LAMUZA-ARRAÑOKO ZUHAITZAK: ASTIGARRA/ ÁRBOLES DE ARRAÑO-LAMUZA: EL ARCE